XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta eguiaz eta izatez zala indar uts eta lapurreria, eta icusten eban leguez Jaunac an egozanai berba eguinda ezzala probechuric ateraten, erabagui eban ixillic egonda otsantasun eta umiltasunaren onpidea gu guztioi emotea, bardin an egozanai ceinda gueroago etorrico cireenai.

Baña icusi ebanean Sacerdote nagusiac, bere asmu guztiac deseguiten jacazala, eta bere usteaz urteten ezebala, eta teztiguac bere condenetaco guei ez ocasiñoric emoten ez eutseela; gura eban berac Salbaguillea bere berbeetatic artu; eta orre gaitic egoan suturic eta bere barruac artu ezinic, icusiaz ce sendo eta oso ixillic irauten eban; eta onan bere barruco artegatasuna escutadu eziñic supitoan jagui zan ain mereci baga jarriric egoan jarlecutic, eta asserrez eta icioturic esan eutsan Salbaguilleari; ¿Celan zagoz ixillic?¿Cer gaitic berba eguiten ez dozu?¿Ce andiuste, estaldute edo erechi gura da ori?¿Celan zeure descarguan ezer emoten ez dozu?¿Cer gaitic berbaren bat zeure contra eguin direan salaquisun eta testigantzetara esaten ez dozu?.

Jesus autem tacebat, et nihil respondit: Sendo egoan Salbaguillea ixillic egotean; egoqui bere ezzan guizon baten asserrearen indarrez eta bildurrez atzeratu cedin ixillic egoteco eguin eban erabagui ederrean.

Onetan eracutsi euscun celan ixillic egoteac emoten deutsan gure pacienciari amaiera oso eta edergarri andi bat, eta gauza andia zala mesprecio eta iraiñen erdian ixillic egotea eta irautea, eta ceinbat eta salaquisuna guzurtiagoa eta caltegarriagoa dirudian, anche mereciquisun gueiago dauqueela umiltasunac eta otsantasunac.

Baita eracutsi euscun eztala gauza segurua berba onac izanda bere ocasiño orretan berbaz jarduntea, cer gaitic berba onen ondoren urteten dabeen sarri beste batsuc estutasunac edo bildurrac esanerazoten dabeezanac, eta alan ciurrena dala ixillic eta mututuric egotea,.